MuttuaiFest ekitaldiaren antolakuntza taldetik ekainaren 19tik 21era egitekoa zen MuttuaiFest jaialdiaren aurtengo edizioa bertan behera uztea erabaki dugula jakinarazi nahi dugu.
COVID19ak eragindako gaur egungo alarma-egoera dela eta, eta egoera horren iraupenaren ziurgabetasunaren ondorioz, ez dira bermatzen gurea bezalako ekitaldi bat antolatzeko baldintza egokiak.
Uste dugu une honetan garrantzitsuena guztiok nahi dugun normaltasuna ahalik eta modu egokienean berreskuratzea dela.
Hala eta guztiz ere, mezu positibo bat helarazi nahi dugu, eta espero dugu, berriro topo egitean, gure proposamen berrietaz gozatzeko gogoa oraindik eta handiagoa izatea.
Aupa Astigarraga, gora musika eta kultura!!
MuttuaiFest ekitaldiaren antolakuntza taldea
Publicado por