Muttuaifest Astigarragako eragile talde batek sustatu eta martxan jarritako kultur arloko ekimen bat da. Kultur ekimen honen helburu nagusia herriko kultur eskaintzara proposamen berri eta berritzaile bat gehitu, eta herriko giroa dinamizatu eta indartzea da. Horretarako, herriko puntu desberdinetan antolatuko diren kultur ekintzen hartzaile izango diren pertsonen fluxu bat sortu nahi da herrian zehar. Pertsonen fluxu hori garrantzitsua izango da, besteak beste, herriko merkataritza eta ostalaritzaren sustapenean, eta era berean, merkataritza eta ostalaritza herriaren dinamika soziokulturalean txertatzean.

Helburu orokor horrek lotura zuzena du Astigarragako Udalak onartua duen Merkataritza Indarberritzeko Plan Bereziko (PERCO) 3. jarduera-eremuko (Astigarragako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduen promoziorako komunikazio eta dinamizazio soziokomertziala) 3.4. proposamenarekin (Espazio publikoaren erabilera areagotzeko ekintzak).

Muttuaifest ekimenaren sustatzaile nagusia Astigarragako Astiko merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkartea bada ere, ekimenaren sustapenean zein antolakuntzan Astigarragako Musika Eskola zein herriko beste eragileak ere guztiz garrantzitsuak eta beharrezkoak dira.

Ondorengoak dira ekimen honekin lortu nahi diren helburu zehatzagoak:

  • Astigarragako kale giroa eta herri bizitza indartu eta sustatzea
  • Kale giroa suspertuz Astigarragako herri merkataritza eta ostalaritzari ikusgarritasuna eman eta herrian bertan kontsumitzea sustatu Astigarragako herritarren artean.
  • Kultur jardueretarako ohikoak ez diren eta hain erabiliak ez diren Astigarragako gune ezberdinetara kultur ekintzak eramatea, gune horiek eskaini ditzaketen aukerak ezagutzera emanez.
  • Astigarragako kultur eskaintzara berritzaileak diren musika eta arte eszenikoetako ekintzak gehitzea, modu honetara kultura eskaintza osatuago bat eraikiz.
  • Herriko eragile ezberdinen arteko sinergiak bilatu eta sinergia horietaz baliatuz ekimena aurrera eramateko elkarlana eta kooperazioa sustatzea.
  • Herritarrak kalera atera daitezen sustatu eta oinezko kontsumoa promozionatu , modu honetara bertako kontsumo aukerak areagotuz.

Muttuaifest es una iniciativa cultural promovida y puesta en marcha por un grupo de agentes de Astigarraga. El objetivo principal de esta iniciativa cultural es incorporar una nueva e innovadora propuesta a la oferta cultural del municipio, dinamizando y potenciando el ambiente sociocultural de Astigarraga. Para ello, se pretende crear un flujo de personas destinatarias de actividades culturales que se organizarán en diferentes puntos del municipio. Este flujo de personas será importante en la promocióndel comercio y la hostelería del municipio, así como en la integración del comercio y la hostelería en la dinámica sociocultural del pueblo.

Este objetivo general tiene una relación directa con la propuesta 3.4 (Acciones para incrementar el uso del Espacio Público) del 3er ámbito de actuación (Comunicación y dinamización sociocomercial para la promoción del comercio, hostelería y servicios de Astigarraga) del Plan Especial de Revitalización Comercial (PERCO) aprobado por el Ayuntamiento de Astigarraga.

Aunque el principal promotor de Muttuaifest sea la Asociación Astiko de Comerciantes, Hosteleros y de Servicios de Astigarraga, tanto en la promoción de la iniciativa como en la organización son igualmente importantes y necesarios tanto la Escuela de Música de Astigarraga como otros agentes de la localidad.

Los objetivos específicos que se quieren obtener con esta iniciativa son los siguientes:

  • Revitalizar y promocionar el ambiente sociocultural de Astigarraga.
  • Dar visibilidad a la hostelería y el comercio local de Astigarraga, fomentando el consumo local entre los vecinos de Astigarraga.
  • Llevar a cabo actividades culturales en ubicaciones que no son habituales en la actividad cultural habitual de Astigarraga, dando a conocer así las posibilidades que estos espacios pueden ofrecer.
  • Sumar a la oferta cultural de Astigarraga acciones culturales innovadoras del sector de la música y las artes escénicas, ofreciendo así una oferta cultural más completa.
  • Encontrar sinergias entre distintos agentes de Astigarraga, y promocionar el trabajo conjunto y la cooperación para llevar a cabo la iniciativa.

LAGUNTZAILEAK

COLABORADORES

LORZA ASESORES horizAmaleiASTIGARRAGA CONSULTORESMAPLE TREE englishIKATZA TABERNABEREZIARTUA SAGARDOAKLOGO_MARIA AGUADOGOIKO ITTURRI203LONDO SCHOOLBIZIPOZKAKOIDOIA LIZEAGALOGO_ASTARBE_centrado